[BIDEOA] 6. errezeta: fruta-krema, gosaltzeko aukera osasungarria eta oso gozoa

[BIDEOA] 6. errezeta: fruta-krema, gosaltzeko aukera osasungarria eta oso gozoa
2020/05/25 19:43
eta kitto!
6. bideo honetan Zaloa Otaduy nutrizionistak proposamen osasungarri eta gozoarekin datorkigu: fruta-krema. Gosaltzeko oso aukera ona da, osasuntsua eta erraz egitekoa, Animatzen zarete?

COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko asmoz eta, bide batez, “gure osasunaren eta osasun globalaren garrantzia familiartean lantzeko aukera emateko”, `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki dute Proyde-Proega GKEak, La Salle Eibarrek eta Farmacook nutrizio eskolak. Astero pare bat bideo zabaltzen dihardute, familiartean egin ahal diren errezeta osasuntsuekin.

Aurreko errezetak hemen ikus ditzakezue.

 

https://www.youtube.com/watch?v=I8DJeCzv_x0