[BIDEOA] 7. errezeta: tortitak, ezin osasuntsuagoak eta ezin gozoagoak

[BIDEOA] 7. errezeta: tortitak, ezin osasuntsuagoak eta ezin gozoagoak
2020/05/26 15:50
eta kitto!
Oraingo honetan, Zaloa Otaduyk irinik eta azukrerik gabeko tortitak zelan egin daitezkeen erakutsiko dugu. Haurrei asko gustatzen zaien elikagaia da, aukera osasuntsua eta oso gozoa.

COVID-19ak eragindako Itxialdia apurka-apurka arintzen baldin badoa ere, oraindik etxean ordu asko ematen ditugu, eta sukaldaritza aukera paregabea izan daiteke haurrekin gauzak egiteko eta, bide batez, osasuntsu jaten ikasteko. `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektua lantzen dihardute Proyde-Proega GKEak, La Salle Eibarrek eta Farmacook nutrizio eskolak. Astero pare bat bideo zabaltzen dihardute, familiartean egin ahal diren errezeta osasuntsuekin.

Aurreko errezetak hemen ikus ditzakezue.

 

https://www.youtube.com/watch?v=ar_AD6iwUK0