[BIDEOA] Debabarreneko gaztagileen azoka jaso du Untzagak asteburuan
2022/10/24
10:00
eta kitto!
Zapatuan, urriaren 21ean, Debabarreneko Gazta Azoka egin zen Untzagan Eibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak antolatuta. Bertan eskualdeko bost gaztagilek hartuko zuten: Mutrikuko Goienetxe (ardi gazta), Elgoibarko Mausitxa (ardi gazta), Eibarko Sosola (ardi gazta ekologikoa), Soraluzeko Egotza (ahuntz gazta) eta Mallabiko Mallegoi (Axeleku behi gazta). Gainera, beraiekin batera, Elgoibarko Lizagasarrek sagar zukua eta sagardoa ipini zuen salgai.