[BIDEOA] Hernaniarrak nagusitu ziren Unben euriak asko gogortutako partiduan
                
                    2021/11/30
                    10:21
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibar Rugby Taldeak amore eman zuen Hernaniren aurrean asteburuan Unben jokatutako partiduan. Eguraldiak ere asko gogortu zuen partiduan, Ohorezko B Mailako talde bien arteko lehia bikaina izan zen, lokatzak horrelakoei ematen dien kutsu bereziarekin. Azkenean markagailuak 5-25ekoa erakutsi zuen kanpotarren alde, aurretik goi mailan jardundako taldea dela erakutsi baitzuen Unben. Eibartarrak, dena dela, ez zioten partiduari aurpegirik galdu amaierara arte.