Joseba Agirreazkuenaga historialariak esklabu-salerosketaren inguruan ikasleei eskainitako hitzaldia
Ego Ibarrak dioenez, “literaturarekin egin zuen konparazioa eta esan zuen esklabutzari buruz dagoen nobelarik interesgarrienetakoa Pio Barojaren Los pilotos de altura (1929) liburua dela, Mundakako kapitain baten egunerokoan oinarritua”.
Batzordearen berbetan, “Eibar XVI mendean sartu zen mundu-ekonomian, Elkanoren ondorioz mundua biribilagoa eta txikiagoa bihurtu zenean, eta euskal kostaldea eta Eibar gune-gunean jarri ziren, baita Europaren barruan ere. Historialariak esan zuen XIX. mendean esklabutza ohiko praktika zela, baina gaur egun ere badela; zuriak zirela mundu horretan boteretsu eta nagusi; bi fenomeno nagusi gertatu zirela: iraultza liberala eta industriala, biak ikuspegi europearra erabiliz zabaldutakoak, eta esklabutza negozio handia zen, oso negozio indartsua”.