| LGTBIAQ+ Sexu Askapen eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

2023/06/28 21:59
eta kitto!
Ortzadarraren koloreak dituen bandera igo dute gaur eguerdian Untzagan, LGTBIAQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda. Aurretik, Berdindu Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren sexu eta genero-aniztasunarekin lotutako gaietarako informazio eta arreta zerbitzuak igorritako komunikatua irakurri dute.