Olentzero eta Mari Domingi kantu-kalejiran

2023/12/26 17:06
eta kitto!

Aurten ere Eibarko haurrek pozarren hartu zituzten Olentzero eta Mari Domingi, abenduaren 24an Urkizura ailegatu zirenean. Handik abiatuta, Gabon kantuen artean, denak elkarrekin kalejiran ibili ziren, Untzagaraino. Bertan, Usartza Txistulari Taldearen kontzertua zegoela aprobetxatuta, Olentzerok eta Mari Domingik plazan zegoen jende guztia agurtu eta beraiekin batera kantatu zuten, udaletxe barrura umeei harrera egitera joan aurretik.