| San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa
                    2023/11/21
                    12:21
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Parte-hartze handiarekin egin zen zapatuan San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa, Errebal Plazan. Udalak sanandresetarako antolatu duen egitarauaren barruan egin zen lehiaketan, Eibarko ikastetxe ezberdinetako 40 bikote aritu ziren leiha bizian, bakailaoa pil-pil erara prestatzen.