| Tantanez Tantan euskararen aldeko ekimenaren amaiera Untzagan

2023/05/23 18:20
eta kitto!
Erabat arrakastatsua izan zen aurreko barixakuan Eibarko euskalgintzaren eskutik ospatu zen euskararen aldeko jaia. “Tantanez Tantan, eibartarrok euskaraz blai” goiburuari jarraituta, Urkizuko iturrian betetako gantxillak Untzagara bitarteko ibilbidea bete zuen, eskurik esku, eibartarrok euskararen olatua irudikatzeko osatu genuen giza-katean. Untzagara ailegatzean, Eibarko Euskal Jaiko ordezkariek hartu zuten hitza eta une hori bideo honetan jaso dugu.