[BIDEOAK] Eibartar askok laga zuten beraien arrastoa Euskararen Egunean margotutako horma-irudian
2022/12/05
09:52
eta kitto!
Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren ospatzeko, zapaturako egun osorako egitaraua prestatu zuten gure herriko hainbat erakunde, elkarte eta taldek elkarlanean: Eibarko Udalak, …eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko Euskalgintza Batzordeak, Euskaraz Boteprontuan! taldeak eta Eibarren Akebaik. Goizean goizetik hasi ziren jarduerak, Bista Eder kalean horma-irudia margotzen. Horrez gain, Untzagan umeendako jolasak egin ziren, dantzak, Ustekabe txarangarekin kalejira, herri-bazkaria… Bideo hauetan laburbildu dugu euskararen aldeko jaia nola ospatu genuen: