[BIDEOAK] Coliseoak Hammond eta Helmholtz kontzertu ikusgarria jaso zuen martitzenean

[BIDEOAK] Coliseoak Hammond eta Helmholtz kontzertu ikusgarria jaso zuen martitzenean
2021/12/02 11:09
eta kitto!
Martitzenean maila handiko musikariak eta artistak pasa ziren Coliseo antzokiko eszenatoki gainetik, eta ikuskizun ederra eskaini zuten publikoaren gozamenerako. Juan Luis Aguirre eta Kezka Dantza Taldea, Mikel Azpiroz eta Elkano Browning Cream, Julián Maeso, Olatz Salvador, Maite Arroitajauregi, Zaloa Urain, Joseba B. Lenoir, Quico Puges, Iraide Ansorena eta Mikel Erentxunek Hammond eta Helmholtz organoak izan zituzten lagun, euren musika beste maila batera eramanez.