Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratuko dute alderdi sozialistakoek barixakuan
2017/04/13
10:32
eta kitto!
Eibarko Sozialistek Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 86. urtemuga gogoratuko dute bihar (barixakua, apirilak 14). Urteroko martxan, 11:30ean Errepublikaren bandera igoko dute “Casa del Pueblon” eta, jarraian, PSE-EEko kideak Txaltxa Zelaira igoko dira, alderdikideek lagunduta, han belar gainean bandera zabaldu eta txapligoak botatzera.
Gazte Komunistek, bestalde, aurreko asteburuan gogoratu zuten egun historikoa, Ermutik Eibarrera bitartean martxa egin eta Untzagan, Ezker Anitzaren ekitaldi politikoarekin amaitzeko.
Gazte Komunistek, bestalde, aurreko asteburuan gogoratu zuten egun historikoa, Ermutik Eibarrera bitartean martxa egin eta Untzagan, Ezker Anitzaren ekitaldi politikoarekin amaitzeko.