Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratzeko argazki historikoak atera dituzte kalera
Errepublikaren aldarrikapenaren laurogeita hamalaugarren urteurrenaren harira, Udal Artxiboko hainbat argazki ipini dituzte kalean.
2025/04/13
23:12
eta kitto!
Argazkietan honako uneak ikusten dira: Udaletxeko balkoitik Errepublika aldarrikatu zen unea, plazaren izen-aldaketa (Alfonso XIII- Errepublika plaza), Untzagan bildutako jendetza edo Niceto Alcalá Zamora presidentearen bisita.