Bigarren eskuko bizikleten azoka egongo da bihar Untzagan
2022/09/16
09:05
eta kitto!
Bihar, zapatua, bizikleten eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuen bigarren eskuko azoka egingo da. Untzaga plazan izango da 10:00etik 14:00etara bitartean. Bestalde, azokaren aldamenean, bizikletak konpontzeko tailerra egongo da martxan, Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, eta bertan oinarrizko konponketak egiteko aukera eskainiko dute.
Horrekin batera, bihar (10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era) eta domekan (10:30etik 14:00etara), Untzagan bertan, “Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta-bideen sarea” izeneko informazio gunea jarriko da. Jarduera hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoako Itzulia” programaren baitan antolatu dute eta, Gipuzkoako bide berdeei eta bidegorriei buruzko informazioa jasotzeaz gain, bizikleta elektriko mota desberdinak probatu ahal izango dira bertan. Gainera, bihar haurrentzat eskulan tailerra egingo da, bizikleta-pieza birziklatuekin, eta bizikleta konpontzen ikasteko beste tailer bat ere eskainiko dute, publiko guztiarentzat. Domekan tailer mekanikoa egingo da bakarrik.
Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egingo du aurten ere, ‘Konbinatu eta mugitu’ goiburuari jarraituta irailean zehar egingo diren hainbat jarduerekin. Ekimenak eibartarren artean mugikortasun jasangarriagoa bultzatu nahi du, garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea bezalako bide jasangarriagoak erabiltzearen onurez herritarrak sentsibilizatuz.
Bizikleta elektrikoa nola erabili
Eibarrerako antolatu duten egitarauaren barruan, aurten ere ‘Nordic Walking Bataioa’ egingo da. Eta eguaztenean, Eibarren bizikleta elektrikoa nola erabili azaltzeko eta zalantzak argitzeko hitzaldia emango dute Klub Deportibokoek Errebal Plazan (A aretoan), 18:00etatik 19:30era. Euskaraz izango da eta izena emateko epea astelehenean amaituko da.
Irailaren 22a, berriz, ‘Autorik Gabeko Eguna’ izango da. Horregatik, eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko asmoz, Udalbus zerbitzua doan izango da.
Amaitzeko, irailaren 24an (zapatua) Nordic Walking mendi martxa egingo da, 09:00etan Untzagatik abiatuta, eta jarraian Ibilixan-eko 10 kilometroko ibilbide bati ekingo zaio (izena emateko epea irailaren 21ean amaituko da). Egun horretarako, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Foru Aldundiak ‘Prest jarri zure bizikleta’ izeneko jarduera antolatu du.
Mugikortasunaren Asteko jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea, 943 70 84 08 telefonora deituta edo Udalaren webgunean dagoen formularioa beteta.