Bigarren eskuko produktuak erosi ahal izango dira bihar Errebalen

Batez ere kiroletako, bidaietako eta hondartzarako artikuluak, liburuak eta musika eta zinemarekin zerikusia duten produktuak erosi ahal izango dira udako bigarren eskuko azokan.
Bigarren eskuko produktuak erosi ahal izango dira bihar Errebalen
2025/05/30 09:24
eta kitto!

Udako bigarren eskuko azoka egingo da bihar, maiatzak 31, Errebal plazan. Modu honetan Eibarko Udaleko Ingurumen SaiIak kontzientziazio-lanetan aurrera egiten jarraitu nahi du, "herritarrei ikustaraziz erabilitako objektuek bigarren bizitza bat eduki dezaketela eta beste pertsona batzuek erabil ditzaketela". 10:00etan zabalduko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da aukera batez ere kiroletako, bidaietako eta hondartzarako artikuluak eta liburuak, eta musika- edo zinema-produktuak erosteko.

Haurrentzako taillerra
11:30-14:00 bitartean haurrentzako tailerra egongo da. Material birziklagarriekin osagarriak eta apaingarriak egingo dituzte 30 minutuko saioetan. Izena egunean bertan eman ahal izango da.