Bigarren sailkatuarekiko aldea zabaldu du Malape Tabernak

Bar Maremi irabazita, ihes egin du sailkapenaren lidergoan
Bigarren sailkatuarekiko aldea zabaldu du Malape Tabernak
(Argazkia: Mikel Askasibar)
2025/11/03 11:50
eta kitto!

Lehen bi sailkatuen arteko partidua jokatu zen zapatuan, azaroak 1, eta liderra atera zen garaile. Malape Tabernak nagusitasunez irabazi zion Bar Maremi, 3-0, eta sailkapenean ihes egin du. izan ere, orain 21 puntu ditu, Bar Maremek baino bost gehiago.

Asteburu honetan, ostera, Malape Tabernak atseden hartuko du eta Bar Maremek gerturatzeko aukera izango du. Horretarako, Adahi Etxegiri irabazi beharko dio.

Azken bi sailkatuek ere elkarren aurka jokatu zuten eta, hor ere, sailkapenean aurretik zegoenak irabazi zuen. Limpiezas Rueda 3-1 gailendu zitzaion Baserriri Oierren eta Jairoren golei esker.

 

Emaitzak

Bar Marem 0 - 3 Malape Taberna

Adahi Etxegi 3 - 1 Garajes Garcia

Bergara Pneumatikoak 2 - 3 Xania Taberna

Limpiezas Rueda 3 - 1 Baserri

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 21 puntu
  2. Bar Marem, 16 puntu
  3. Xania Taberna, 15 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 10 puntu
  5. Adahi Etxegi, 9 puntu
  6. Garajes Garcia, 9 puntu
  7. Kalaka Buenos Aires, 9 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

Azaroak 1, 09:00: Baserri - Bergara Pneumatikoak

Azaroak 1, 10:30 : Garajes Garcia - Kalaka Buenos Aires

Azaroak 2, 09:00: Limpiezas Rueda - Xania Taberna

Azaroak 2, 10:30: Adahi Etxegi - Bar Marem

Atsedena: Malape Taberna