Bigarren urtez jarraian, Udalak ez du tabernetan terraza jartzeagatik zergarik kobratuko
2021/04/07
07:37
eta kitto!
Martxoko azken astelehenean egin zen bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zuen ostalaritza-establezimenduek 2021. urterako bide publikoa okupatzeagatik udal tasaren salbuespena. Tabernariek terrazak jartzeagatik ordaintzen duten zerga ez kobratzeko erabakiarekin, pandemiak sektoreari eragindako kalte ekonomikoak arintzen lagundu nahi du Udalak.
Erabakiak atzeraeragina du 2021eko urtarrilaren 1etik, eta helburua da, ahal den neurrian, pandemia dela-eta sektorean eragindako ondorio negatiboak arintzea.
Tasa hori aldatzeko proposamenak Foru Arau bat du oinarri eta erabakiak atzeraeragina du 2021eko urtarrilaren 1etik. Neurria iaz ere aplikatu zuen Udalak, urrian hala erabaki eta gero.
Jon Iraola alkatearen berbetan, “dudarik gabe, onartu dugun neurriak Udalak ostalaritzarekin duen sentsibilitatea argi erakusten du. Izan ere, sektoreari mesede handia egiten dion neurri hau bigarren urtez jarraian aplikatuko dugu. Gainera, Talka-Planari jarraituz, laster beste neurri batzuk jarriko ditugu martxan”.
Eraikuntzen zergaren aldaketa
Horrekin batera, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak direnean, zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik, %95era bitarteko hobaria ematea onartu zuen Udalbatzak.