Bigarrenari 0-4 irabazita, lider sendoa dugu Urki Erregional Gorengoan

Atzetik datozen Amaikak Bat eta Ordizia sei eta zazpi puntura daude, hurrenez hurren
Bigarrenari 0-4 irabazita, lider sendoa dugu Urki Erregional Gorengoan
2025/02/25 16:41
eta kitto!

Erregional Gorengoko bigarren multzoko liderrak bide ezin zuenagoa darama. Lider bakarra dugu, ihes eginda, eta atzetik datozen Amaikak Bat Debakoa eta Ordizia sei eta zazpi puntura daude; laugarren sailkatuari 15 dira ateratzen dizkion puntuak. Azken asteburuko partiduan gauzak oraindik argiago laga ditu talde eibartarrak, sailkapenean bigarren zegon Ordiziari 0-4 irabazita. Urki Alquidebako goleatzaileak Aner, Muga eta Etxebe (hau bi golekin) izan dira.


1. Erregionaleko Kopa lehiaketan jokatzen duen Urkiko bigarren taldeak, Urki JMR-k, bestalde husna berdindu zuen Antzuolan. Eta, jubeniletako Euskal Ligan, Urki Eibarbus-ek 2-3 irabazi zion Indautxuri Bilbon, Igor, Arrieta eta Hamzaren golei esker.