Bihar 11:00etan aukeratuko dituzte finalerdietako pilotak Astelenan

Altuna eta Lasoren arteko partidua domeka arratsaldean jokatuko da
Bihar 11:00etan aukeratuko dituzte finalerdietako pilotak Astelenan
2024/11/05 10:28
eta kitto!

Aspe enpresako Jokin Altunak eta Baiko enpresako Unai Lasok bihar goizean aukeratuko dituzte, saskian izango dituztenen artean, domeka arratsaldean Katedralean bertan jokatu beharko duten partidurako pilotak. Norgehiagoka hori domekak Astelenak hartuko duen jaialdiko partidu nagusia izango da, bertan jokoan izango baita 1. Mailako lau eta erdiaren barruko txapelketako finalerako txartela. Partidu hori, dena dela, ez da jaialdi horretako maila handiko bakarra izango, jaialdia hasteko Ezkurdia-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteen artekoa ere prestatu baitu Aspe enpresak.