Bihar 11:00etatik 14:00etara egingo da GAITU ahots-grabaketa maratoiaren bigarren zatia, Untzagako jubiletxean
2023/12/01
22:49
eta kitto!
Gaur izan du lehen eguna GAITU ahots-grabaketa maratoiak, Errebal Plazan, eta Eibarko eragile askok, baita herritar ugarik ere, hartu dute parte. Eibarren AKEBAI-ren ekimenez antolatu den erronkak bi egunetan 12.500 esaldi grabatzea du helburutzat eta, gaurkoaren ostean, bihar izango du bigarren eguna, 11:00etatik 14:00etara Untzagako jubilatuen etxean.
Ordenagailuak eta kaskoak ipiniko dira herritarren esku eta argibideak eta laguntza ematen euskalgintzako hainbat lagun arituko dira. Norberaren eskuko telefonoa erabilita ere oso erraza da grabaketak egin eta parte hartzea, eta horretarako aukera eta laguntza ere eskainiko da. Erronkaren betetze maila neurtzeko liburutxo bat egongo da egun bietan, herritarren izena, adina eta grabatutako esaldi kopurua jasotzeko.
[foogallery id="137752"]