Bihar 17:30ean egingo da Untzagan “Bidea gara” ekitaldia, Eibarko Sarek deituta
2021/01/08
21:18
eta kitto!
“Bidea gara” goiburuari jarraituta eta Eibarko Sarek deituta, bihar arratsaldean euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo da. Izan ere, aurten ez da posible izango Bilbon preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko urteroko mobilizazio erraldoia egitea eta, horren ordez, Euskal Herriko 200 herritan baino gehiagotan antolatu dituzte ekimenak. Eibarko ekitaldi-jaialdia Untzagan izango da, 17:30etik aurrera, eta honako egitaraua prestatu dute: ipuin kontalaria (Nerea Ariznabarreta), txalaparta eta adarra (Ikerne Egia, Unai Cordoba, Ander Urkia), bertsolaria (Mikel Arrillaga) eta kantariak (Hemen taldea, Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi “Mursego”, Miren Narbaiza, Xabi Bastida, Aitor Gorosabel). Uneoro zainduko dira osasun neurriak.