Bihar 19:00etan elkarretaratzea egingo da Untzagan, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta
Herri guztietan antolatu dira mobilizazioak, “Lurra. Justizia. Bakea” lelopean.
2025/04/07
17:59
eta kitto!
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, mobilizazioak burutuko dira bihar (apirilak 8), Euskal Herriko herri guztietan, “Lurra. Justizia. Bakea” lelopean. Herri guztietan ordu berean, 19:00etan izango dira elkarretaratzeak, udaletxeen parean, eta Eibarren Untzaga plazan egingo da kontzentrazioa.