Bihar 19:00etan kontzentrazioa egingo da Untzagan, Gernika-Palestina herri-deialdiarekin bat eginez

Bihar 19:00etan kontzentrazioa egingo da Untzagan, Gernika-Palestina herri-deialdiarekin bat eginez
2023/11/06 18:07
eta kitto!
Gernika-Palestina herri-deialdiarekin bat eginez, bihar (azaroak 7) kontzentrazioa egingo da Untzaga plazan, 19:00etan, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazan gertatzen ari den sarraskia salatzeko. Aditzera eman dutenez, jadanik 107 herrik bat egin dute deialdiarekin, eta campusetan goizez egingo dituzte mobilizazioak.