Bihar 4 t’erdiko pilota kanporaketak eta etzi palako finalerdiak hartuko ditu Astelenak

Gilek Lazkaoko Izagirre izango du aurkari, eta Condek Errenteriako Zapiain
Bihar 4 t’erdiko pilota kanporaketak eta etzi palako finalerdiak hartuko ditu Astelenak
2025/05/15 13:45
eta kitto!

Gil kadetea eta Conde seniorra izango dira protagonista biharko Astelenan antolatutako pilota jaialdian. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gipuzkoako 4 t’erdiko txapelketaren lehenengo fasea amaituta, final-hamaseirenetako partiduei egin beharko diete eibartarrek: Gilek Lazkaoko Izagirre izango du aurkari, eta Condek Errenteriako Zapiain. Zapatuan, bestalde, Eibarko V. Pala Txapelketako finalerdiak izango dira jokoan, hurrengo asteburuan Euskal Jaiekin batera jokatuko diren finalak erabakitzeko.

Bestalde, aurten berriro ere Klub Deportiboak Herriartekoan ordezkaritza izan duen honetan, Eibarko taldeak ezin izan du aurrera egin eta, Astelenan lortutako abantailari eutsi ezinik, amore eman behar izan du Usurbilen aurka, txapelketatik kanpo geratzeko. Dena dela, “esperientzia aberasgarria” bizi izan dutela diote eta prest daude datorren urtean lehiatzeko berriz.