Bihar agurtuko da Zaporeak-Lesbos Proiektuaren erronka, Errebal Plazan egingo den tuper solidarioen salmentarekin

14:00etatik 15:00etara salduko dituzte tuperrak, 5 eurotan: erdia lentejak bakailaoarekin, beste erdia arroza Lumagorrirekin eta fruta pieza bat.
Bihar agurtuko da Zaporeak-Lesbos Proiektuaren erronka, Errebal Plazan egingo den tuper solidarioen salmentarekin
2024/03/22 11:51
eta kitto!

Astelehenean hasi eta gaur amaituko da Zaporeak-Lesbos Proiektuaren erronka solidarioaren baitan antolatutako dilista-bilketa. Kanpainaren amaiera-ekitaldia, berriz, bihar izango da, Errebal Plazan, 14:00etatik 15:00era. Bertan tuper solidarioak salduko dituzte, 5 eurotan, eta lortzen duten dirua Greziako errefuxiatuei laguntzeko izango da.  

Zaporeak-eko kideek azaldu dutenez, “sei hilabeterako joan ginen Greziara, eta jada zortzi urte daramatzagu hango errefuxiatuei jaten ematen. Gaur egun 3.050 otordu banatzen ditugu egunero, eta horretarako janari, boluntario eta diru asko behar da”.

Eibarren, iaz bezala, pardina dilistak batzen ari dira toki hauetan: Toribio Etxebarria kalean (Ametsa taberna aldamenean ipini duten dendan), ikastetxeetan, Teknikerren, Debegesan, Ipuruako Jubiletxean, Untzagako Gizarte Etxean, Amañako kioskoan, SD Eibarko dendan, eta ... eta kitto! Euskara Elkartean.