Bihar aurkeztuko dute Eibarko Euskaraldia, 13:00ean Untzagan
2018/05/18
10:34
eta kitto!
Tantanez Tantan euskeraren aldeko giza katearen ondoren, gantxila Untzagara ailegatu eta jarraian, bihar 13:00etan aurkeztuko dute Untzagan “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean garatuko den Euskaraldia Euskal Herri mailako ekimena da eta “euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea eta herritarren hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko” asmoz abiatu dute. Eibarrek ere parte hartuko du 11 eguneko ahalegin horretan eta AKEBAI arduratuko da ekimena aurrera ateratzeaz, “nahi duten talde, elkarte eta herritar guztien laguntza eta partaidetzarekin”. Biharkoa Eibarren Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia izango da eta eibartar guztiak daude gonbidatuta.
https://vimeo.com/244131385
https://vimeo.com/244131385