Bihar aurkeztuko dute UCI Pro Series mailako emakumezkoen domekako proba

Eibarko Hiria Sari Nagusia - Laboral Kutxa proba domekan jokatuko da
Bihar aurkeztuko dute UCI Pro Series mailako emakumezkoen domekako proba
2024/05/21 11:30
eta kitto!

Bihar goizeko 11:30ean aurkeztuko dute udaletxean domekan, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, gurean jokatuko den VI. Eibarko Hiria Sari Nagusia - Laboral Kutxa proba. Emakumezkoen UCI Pro Series mailako lasterketak munduko txirrindulari onenak bilduko ditu gure herriko elkarteak antolatuko duen denboraldiko bere egitarauko laugarren proban. Taldeen izen-ematea zapatu arratsaldean egingo da udaletxeko arkupetan eta, behin domekan sartuta, goizeko 09:00etan hasiko da taldeen aurkezpen-ekitaldia eta, ondoren, 10:00etan abiatuko da proba.

Lasterketak 116 kilometro eta erdi izango ditu guztira, tartean hiru mendi gain zapaltzeko: 3. mailako Itziar eta Aia aurretik eta, amaitzeko, helmugako 1. mailako Arrate. Lasterketak oraingoan Arraten izango duelako amaiera, Euskal Jaia ospatzen denez proba herri erditik ateratzeko ahalegina egin baitute antolatzaileek: “Arrateko igoeraren berritasuna Azitaingo poligonotik egingo dela da, horrela epikotasun puntua emanez probari”. Irabazlearen helmugaratzea 13:00ak baino zertxobait lehenagorako espero da.

EITB4-k zuzenean eskainiko du lasterketa 11:15etik aurrera, baina streamin bidea ikusi ahal izango da proba osoa klubaren web orritik.