Bihar aurkeztuko dute udaletxean Itzuliko azken etapa eta Challengea
Bihar Eibarko udaletxean hartuko du apirilaren 6an eta 7an 2024ko Eibarrek hartuko dituen Itzulia Basque Countryko seigarren etapa eta hurrengo egunean bertatik abaituko den Itzulia Basque Challengea. Aurkezpena eguerdiko 12:00etan egingo da eta bertan izango dira, Javier Riaño Itzulia Basque Challengeko zuzendariarekin batera, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua.
Itzulia Basque Countryko aurtengo edizioa apirilaren 1etik 6ra jokatuko da eta zapatuan izango den azken etapak Eibar izango du abiapuntu eta helmuga. Eta, aste osoko txirrindularitza jaia borobiltzeko, iaz hasitako Itzulia Basque Challengek bigarren edizioa biziko du hurrengo egunean, domekan, goi mailako proba zikloturistarekin. Hori bai, parte-hartzaileei bi aukera eskainiko zaizkie: World Tourra deitutakoa, profesionalek bezperan egindako ibilbide berarekin; eta Fondo Erdia, ibilbide horretakoa, baina kilometro gutxiagorekin. Bi bideek inguruko mendiak, haranak eta paraje bitxiak zeharkatuko dituzte.