Bihar egingo da San Pedro konjuroa Akondian

Bihar egingo da San Pedro konjuroa Akondian
2016/07/02 21:14
eta kitto!
Bihar 11:00etan San Pedro konjuroa egingo da Akondiako San Pedro ermitan, horrela urteroko ohiturari eutsita. Konjuro hori domeketan egiten da beti, San Pedro egunetik gertuen, eta aurten uztailaren 3an izango da. Meza horretako konjuroa ekaitzak eta txingorrak uxatzeko egiten dute, urte osoan uzta onenak jasotzeko itxaropenez. San Pedro baseliza Akondia baserriaren ondoan dago eta erritua euskeraz egiten da gaur egun, lehen latinez egiten bazen ere. Egoibarra batzordeak horri buruzko informazioa, konjuruaren testua barne, jaso du bere webgunean.