Bihar eguerdian aurkeztuko dute frankismoaren kontrako kereila Eibarko epaitegian
2019/06/13
09:57
eta kitto!
Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataforma-Eibarko Memoria Taldeak aditzera eman duenez: “2016ko azaroan Eibarko Udalak aho-batez onartutako erabakiari jarraipena emanez, eta denbora guzti honetan hainbat ikerketa, testigantza eta dokumentazio prestatu ondoren, bihar eguerdian aurkeztuko du Udalak, herriko biktima batzuekin batera, frankismoaren krimenen kontrako kereila kriminala Eibarko epaitegian. Horrekin batera, jurisdikzio internazionalaren aginduei jarraituz, Argentinako Epaitegi Federalean Servini epailleak zabalik duen 4591/10 Kereilarako ere Udalaren salaketa bidaliko du”. Epaitegira joan aurretik, 11:00etan prentsaurrekoa emango dute Eibarko udaletxean eta, jarraian, 11:30ean, epaitegi parean elkarretaratzea egingo da. Herritar guztiei azken honetan parte hartzeko deia egin dute.
Eibarren aurkeztuko duten salaketan Burgosko Prozesuan epaitu zituzten Mario Onaindia, Jon Etxabe eta Enrike Gesalagaren kasuak jaso dituzte, besteak beste. Horrez gain, 1961ean Meliton Manzanasek torturatu zuen Imanol Laspiurren alargunaren lekukotasuna ere jaso dute eta 1970ean, Burgosko Prozesuaren kontrako manifestazioan Eibarren poliziak tiroz hil zuen Roberto Perez Jauregiren kasua ere salatuko dutela aurreratu dute.