Bihar eguerdian Itzuliaren ibilbidea aurkeztuko dute Irunen OCETAko antolatzaileek

Bihar eguerdian Itzuliaren ibilbidea aurkeztuko dute Irunen OCETAko antolatzaileek
2024/01/25 12:27
eta kitto!
Julian Eraso OCETAko presidenteak eta Javier Riaño Itzuliako zuzendariak apirilaren lehenengoko astean jokatuko den Itzuliaren ibilbidearen aurkezpena egingo dute bihar Irungo udaletxean. Sei etapetako lasterketa bertan hasiko da apirilaren 1ean, 10 kilometroko erlojuz kontrakoarekin. Aipatutako biekin Cristina Laborda Irungo alkatea eta Borja Olazabal Kirolak, Garapen iraunkorra eta Mugikortasun ordezkaria ere izango dira ekitaldian.