Bihar eguerdiko lanuztearekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak Zaldibar Argituk
2020/03/11
21:15
eta kitto!
Zadibar Argitu plataformak hiru orduko lanuztea deitu du bihar eguerdirako, Eibarren, Ermuan, Zaldibarren, Elgetan eta Mallabian. Lanuztea 12:00etatik 15:00ak bitartean egingo da eta herrietako bakoitzean manifestazioa hasiko da 12:30ean. Eibarko manifestazioa Untzagatik abiatu aurretik, 12:15ean adierazpenak egingo dituzte plataformako bozeramaileek (Untzagako jubilatu etxearen aurrean). Biharko deialdiak gehiengo sindikalaren babes zabala dauka eta, besteak beste, Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoa eta Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia bertaratzea aurreikusi dute antolatzaileek eta horiei ere emango zaie berba egiteko aukera.
Arratsaldean, berriz, Eitzagan amaituko den manifestazio bateratua abiatuko da Eibar-Ermua arteko biribilgunetik, 19:00etan. Plataformako bozeramaileek adierazpenak egingo dituzte aurretik, 18:45ean, biribilgunean bertan. Ondoren, CCOO sindikatuko Dolores Garcia idazkari nagusiak ere izango du berba egiteko aukera. Plataformako kideek herritar guztiak deitu nahi ditu biharko lanuztearekin eta egingo diren mobilizazioekin bat egitera.