Bihar ekingo diote auzoetako bilerei, Amañan
2013/10/29
00:00
eta kitto!
Bihar (eguaztena, hilak 30) ekingo dio udalak auzorik auzoko bilerei, 19.00etan parrokiako lokaletan egingo den bilerarekin. Azaroaren 5ean Ipuruakoen txanda izango da (jubilatuen etxean) eta Legarre eta ingurukoen (Arratebide, Mekola, Abontzabide, Milaflores) bilera azaroaren 7an egingo dute, San Andres zaharren egoitzan. Bileren dinamika iazko berbera izango dela aurreratu dute: bilerara udaleko ordezkari talde bat joango da eta bilera bakoitzaren aurretik iazko bileran jasotako proposamenen eta kejen inguruko informazioa eskuragarri ipiniko dute Pegoran eta udalaren webgunean.