Bihar elkarretaratzea egingo da Untzagan, bizi osorako zigorren aurka eta giza eskubideen alde
2021/09/17
10:20
eta kitto!
“Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak. Elkarbizitza. Konponbidea” goiburuari jarraituta bihar (zapatua, irailak 18) 13:00ean elkarretaratzea egingo da Untzagan, Sarek deituta. Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak Arrasaten egindako agerraldian azaldu duenez, Arrasaten egitekoa zen martxa bertan behera laga eta herrietan elkarretaratzeak antolatu ditu Sarek, “liskarrak eragitera etortzeko asmoa zutenei konfrontaziorako aukerarik ez emateko”.