Bihar eta etzi goizez Eibarko V. Pala Txapelketako partiduak Astelenan
Bost partidu jokatuko dira asteburuan
2025/04/11
16:05
eta kitto!
Euskal Jaiarekin batera amaituko den Eibarko V. Pala Txapelketa badoa ibilbildea egiten. Asteburu honetan bi jaialdi hartuko ditu, biak goizez. Zapatuan honako bikoteen artekoak izango dira, 09:00etatik aurrera: Aparicio-Becana vs Arrizabalaga-Isasi eta Diez anai arrebak vs Ferreiro-Urain. Domekako jaialdia 10:30ean hasiko da, honako partiduekin: Aparicio-Becana vs Baroja-Bengoetxea, Ferreiro-Urain vs Txaparro-Mendibe eta Larrinaga-Asier vs Atxotegi-Muñoz.