Bihar Folk You! kontzertua eskainiko dute Goiatz Dutto eta Will Mud musikariek Ez Dok-Zaizoi tabernan

Bihar Folk You! kontzertua eskainiko dute Goiatz Dutto eta Will Mud musikariek Ez Dok-Zaizoi tabernan
2024/04/19 10:05
eta kitto!

Biharko, apirilak 20, kontzertua antolatu dute Ez Dok-Zaizoi tabernan: 19:30ean hasiko da Folk You! izenekoa, Goiatz Dutto (Moonshine Wagon) eta Will Mud (3 from hell) musikarien eskutik. Antolatutako kontzertuan folk, bluegrass, country… estiloko kantu ezagunak joko dituzte, Moonshine Wagon taldeko beste batzuekin tartekatuta.