Bihar Gipuzkoako paleta gomako txapelketako partiduak hartuko ditu Astelenak

Seigarren jardunaldiko bi neurketa jokatuko dira
Bihar Gipuzkoako paleta gomako txapelketako partiduak hartuko ditu Astelenak
2024/10/17 13:40
eta kitto!

Arratsaldeko 19:30ean hasiko den pala jaialdiak Gipuzkoako paleta gomako binakakako lehenengo faseko seigarren jardunaldiko partiduak hartuko ditu, euretan Klub Deportiboko pilota batzordeko ordezkarien parte hartzearekin. Lehenengoan Gisasola-Sologaistua herriko bikoteak Anoetako Kuku taldekoa izango du aurrez aurre eta, jarraian, Soria-Guinea Eibarko bikoteak Errenteriako Eple 2 bikotearen kontra jokatuko du.