Bihar goizean zabalduko dute neguko beherapenen azoka
2014/02/11
00:00
eta kitto!
Bihar (eguaztena, hilak 12) goizeko 10.00etan zabalduko dute Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartekoek antolatutako neguko beherapenen azoka, Toribio Etxebarria kalean. Barixakura arte, hiru egunetan 10.00etatik 20.00etara zabalduko dituzte postuak azokan parte hartzera animatu diren dendariek eta bertan neguko jantzi, oinetako eta bestelakoak merke-merke erosteko aukera izango da, betiko lez eskaintza bereziak egingo dituzte-eta. Azokan 21 establezimenduk hartuko dute parte: Cedry, De Capricho, Gloss gazte moda, Gratzina, Guby neskak, Guby mutillak, Lide, No Comment, Nona, Quetzal, Xtrem, Ikusimakusi, Kopiña, Txukuna, Ttiki, Errebal kirolak, Etxedreams, Burbujas y Mas, Katetxo, Farmalur eta El Corte Ingles.