Bihar goizeko 09:00etan izango da 2017. ekitaldirako udal aurrekontua onartzeko udal batzarra
2017/04/11
10:22
eta kitto!
Bihar (eguaztena, hilak 12) 09:00etan izango den Udal Batzarrean onartuko da 2017rako Udal Aurrekontua. Oraingoan aldeko boto bakarrak zinegotzi sozialistenak izango dira, EAJ-PNV eta Irabazi alderdiek abstentzioaren bidea hartuko dute eta EH Bilduk, berriz, ezezko botoa emango du. Aurtengo ekitaldirako aurrekontua 31.739.021 eurokoa izango da eta, plenoaren aurretik oposizioko alderdiekin ados ipintzeko modurik ez dutela izan eta, gutxieneko batzuk jasotzen dituen dokumentuarekin dihardute lanean, baina aurrekontua onartu eta gero horretan lanean jarraitzeko asmoa dutela aurreratu dute.