Bihar goizerako elkarretaratzea deitu du Kontseiluak Bilbon
2021/05/21
10:13
eta kitto!
Biharko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak Bilbon, goizeko hamaiketan, EAEko justizia auzitegiaren aurrean, Irungo udalak udaltzain izateko ezarritako hizkuntza-eskakizunen aurka epaileek hartutako erabakia dela eta protesta egiteko.
Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako 12 lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaia argitaratu du, derrigorrezko hizkuntza eskakizunaren aurkako helegitea jaso ondoren, euskara ez dakitenekiko “diskriminatzailea” dela argudiatuta. Erabaki horren berri izan eta, berehala, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskalgintzaren Kontseiluak gogor gaitzetsi zuen epaia, urgentziazko prentsa ohar baten bidez, eta Euskalgintzaren Kontseiluak domekan agerraldi berezia egin zuen Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko astean kaleratutako epaiari buruzko irakurketa egiteko. Agerraldian Kontseiluko idazkari nagusiaz gain, bilgunea osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariak egon ziren: AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, EMUN, EHE, Elhuyar, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, UEMA…
Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok egin zuen gertatutakoaren inguruko irakurketa. Kontseilutik adierazi dutenez, “Larunbat eguerdian, Kontseiluko bazkideekin eta beste hainbat eragilerekin batera, horrelako eskuhartzeei desadostasuna agertuko diegu Bilbon EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egingo dugun elkarretaratzean”.