Bihar Ipuruan egingo den entrenamendua ateak zabalik izango da zaleentzat

Jose Corpas, Juan Berrocal, Andrea Alvarez eta Elba Verges sinadura saio batean izango dira
Bihar Ipuruan egingo den entrenamendua ateak zabalik izango da zaleentzat
2024/03/26 12:50
eta kitto!

SD Eibar-eko zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izango dute eguazten honetan, hilak 27, Ipuruan. Entrenamenduaren ondoren, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalariek (Jose Corpas, Juan Berrocal, Andrea Alvarez eta Elba Verges) sinadura saio batean parte hartuko dute Orsaixanen.
Biharko entrenamendu-saio ikusi nahi duten zaleak Ipuruako 4. atetik sartu beharko dute harmailetara, eta 10:45etik aurrera zabalik egongo da; entrenamendua 11:00etan hasiko da. Autografoak sinatzeko saioa 13:15ean hasiko da, gutxi gorabehera. Dendako ordutegia eta bazkideentzako arreta 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara izango da.