Bihar Ipuruan jokatuko den Euskadiko Apnea Txapelketa streaming bidez jarraitu ahalko da Klub Deportiboko YouTube kanalean

Probak 13:45ean hasi eta 20:30ak bueltan amaituko dira
Bihar Ipuruan jokatuko den Euskadiko Apnea Txapelketa streaming bidez jarraitu ahalko da Klub Deportiboko YouTube kanalean
2024/03/08 16:02
eta kitto!

2024ko Euskadiko Apnea Txapelketa Klub Deportiboko Urpekarien batzordeak Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioarekin elkarlanean antolatutako 2024ko Euskadiko Apnea Txapelketa jokatuko da bihar Eibarren, Ipurua kiroldegian, eta streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, Klub Deportiboaren YouTube kanalaren bitartez.

Txapelketa Indoor Open mailakoa eta Espainiako Txapelketarako baliogarria da, eta estatika eta dinamika modalitateak praktikatuko dira. Guztira 26 parte-hartzaile izango ditu, zortzi emakumezko eta 18 gizonezko. Euren artean izango da aurretik ere Euskadiko, Espainiako eta Munduko apnea txapelketetan izan den Garikoitz Iruretagoiena Klub Deportiboko apneista. Proba horiek 13:45ean hasi eta 20:30ak bueltan amaituko dira. Jardunaldia ixteko, sari-banaketa egingo da, “baina ekitaldi hori 100 urte betetzen dituen Deporreko bulegoetan izango da”.