Bihar jakingo dugu Eibar Rugby Taldeak Ohorezko Mailan jarraitzen duen

Eibartarrek Cisneros Complutense izango dute arerio
Bihar jakingo dugu Eibar Rugby Taldeak Ohorezko Mailan jarraitzen duen
2024/05/24 10:38
eta kitto!

Azken denboraldietan Ohorezko Mailan kanpaina bikainak egin duen emakumezkoen Eibar Rugby Taldeak mailari eusteko zirt edo zart egiteko partidua du bihar Valladoliden, arratsaldeko 17:30etik aurrera Pepe Rojo zelaian Cisneros Complutenseren aurka jokatu beharreko norgehiagokan.

Madrildarrak txapeldunorde izan dira Ohorezko B Mailan eta igotzeko asmoarekin egingo diote aurre Cristina Guntinek prestatzen duen taldeari. Aurreko asteburuan Getxorekin 27-12 galdu zuten Cisnerosekoek eta, horrela, bizkaitarrekin batera biharko partiduko irabazlea izango da Ohorezko Mailan hurrengo denboraldian.