Bihar, jardunaldi solidarioa Isekin ekartearen eskutik
Biharko Untzagan jardunaldi solidarioa antolatu dute Isekin elkartekoek eta, horretarako, egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte: 11.30ean ekingo diote "Soñadores de Esperanza" ipuin solidarioak saltzeari eta ordu erdi geroago txosna zabalduko dute; 12.30ean ipuin-kontalari saioa eskainiko du Marca Radio-ko Borja Rodriguezek; eta 13.15ean malabar-ikuskizuna egingo du Rufus Haundiak; 15.00etan udaletxeko arkupeetan herri-bazkaria (paella, gisaua eta limoi-sorbetea) egingo da Gurbil tabernakoen eskutik eta azken momentuan bateron bat animatu ezkero, bihar ere edukiko du txartela erosteko aukera (10 euro); arratsaldeko 17.00etatik aurrera berriro ere ipuinak saltzen hasiko dira eta txosna zabalduko dute; 18.30etan Ttatt gimnasioko Montxo Kinaren eskutik Wu Shu erakustaldia egingo da eta 20.00etan "Jukebox" dantza ikuskizuna, Biraka Dantza-ren eskutik; eta jaiari agur esan baino lehen, egunean zehar euro batean salgai egongo diren errifen zozketa egingo dute Eibar foball taldeko jokalariek sinatutako kamisetak oparitzeko.