Bihar jokatuko den San Juan Sariak Ipuruako igerilekua itxiko du gau aldean

Bihar jokatuko den San Juan Sariak Ipuruako igerilekua itxiko du gau aldean
2023/06/08 13:49
eta kitto!
San Juan Sariaren 34. edizioa jokatuko da bihar Ipurua kiroldegiko igerileleku estalian 20:30etik aurrera eta, hori dela-eta, jendearentzat itxiko da arratsaldeko 19:15etik gaueko 22:00ak arte. Eibar Igerixan klubak antolatzen duen ekimen hori urtero egiten da sasoi honetan.