Bihar koko-dantzen entsegu irekia egingo da Errebal Plazan

Bihar koko-dantzen entsegu irekia egingo da Errebal Plazan
2024/01/31 17:00
eta kitto!
Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik, otsailaren 3an izango dira aurtengo Aratosteetako koko-dantzak. Beti bezala, goizean Eibarko baserrietan ibiliko da koko-dantzari eta koko-marruen konpartsa, koko-eskean, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, berriz, herriko kaleetan kalejira egingo dute. Koko-dantzetan parte hartu nahi dutenentzat entsegua egingo da Errebalen bihar (eguena), otsailak 1, 19:30ean. Izena emateko, 605 71 14 29 WhatsApp zenbakira edo kezka@dantzan.com helbidera mezua idatzi daiteke. Arropak ere entsegu egunean banatuko dituzte.