Bihar Mek Eibar Eskubaloiak Zaragoza bigarren sailkatua hartuko du Ipuruan
Aragoiarrek 38 puntu dituzte eta eibartarrek 35, biak ere Anaitasunaren atzetik (41 puntu)
2025/03/04
10:11
eta kitto!
Atezainen greba zela eta, urtarrilaren 19an bertan behera geratu zen eskubaloiko 1. Nazional Mailako Mek Eibar eta Zaragozaren arteko partidua jokatuko da bihar, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Ipurua kiroldegian. Talde bientzat “final” antzerako kutsua hartu du neurketak, azken aldian partidu guztiak irabazi dituztelako eta une honetan sailkapeneko bigarren eta hirugarren direlako.
Liga amaitzeko bederatzi jardunaldiren faltan, aragoiarrek 38 puntu dituzte eta eibartarrek 35, biak ere Anaitasunaren atzetik (41 puntu). Igoera faserako txartela bakarrik bi lehen sailkatuek eskuratuko dute.