Bihar Orbea kiroldegiak Urbat B-ren partidu erabakigarria hartuko du

Eibartarrek Lauro hartuko dute etxean
Bihar Orbea kiroldegiak Urbat B-ren partidu erabakigarria hartuko du
2024/05/16 14:31
eta kitto!

Mailari eusteko partidu erabakigarrian, Euskal Herriko 1. Mailan jokatzen duen Urbat Urkotronik-eko bigarren taldeak garaipen bikaina eskuratu zuen Lauroren igerilekuan. Hasieran asko sufritu behar izan bazuten ere, hirugarren zatiaren hasieran markagailuak Lauroren aldeko 6-3koa erakusten baitzuen, ondorengo 0-5eko partzialak markagailuak 6-8 eibartarren aldekoa izatea ekarri zuen.

Bihar bertan Orbean, gaueko 21:30ean hasita, mailari behinbetiko eustea ekarri dezakeen bien arteko norgehiagoka izango da; denboraldian zehar taldeak zelan hobetu duen ikusteak itxaropenez betetzen ditu zaleak.

Emakumezkoen Urbiak taldeak, bestalde, Azken Portun jokatuko du Askartzaren aurkako play-offeko partidua, horrek ere bihar, baina 21:45ean hasita. Harrobiko taldeei dagokienez, kadete mailakoak Orbean jokatuko du zapatuan, 14:30ean hasita, WP Navarraren aurka; eta infantil mailako Urbi Amoreko neskek CD Larraina izango dute aurkari Larrea kiroldegian ordu erdi lehenago hasita.