Bihar ospatuko da Txistorra Eguna Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik

Bihar ospatuko da Txistorra Eguna Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik
2023/11/24 17:16
eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik, Txistorra Egunaren 19. edizioa ospatuko da bihar, egun osoan, Untzagan (udaletxeko plazan dagoen karpan). Jai-hasierako txotxa Peio Osoro triatleta eibartarrak eta Javier Garcia kazetari bizkaitarrak egingo dute. Txistorra pintxoak, berriz, egun osoan erosi ahalko dira, 12:15etik 15:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Eta, horrekin batera, ez da musikarik faltako: eguerdian Debako dultzaineroak ibiliko dira Untzaga eta inguruak girotzen, eta 19:00etatik aurrera Ustekabe fanfarreak animatuko ditu kaleak.