Bihar ospatuko dira magostoak Urkizun, As Burgas Galiziako Etxearen eskutik

Bihar ospatuko dira magostoak Urkizun, As Burgas Galiziako Etxearen eskutik
2023/11/03 14:03
eta kitto!
As Burgas Galiziako Etxeak antolatuta,
 bihar ospatuko dira magostoak, Urkizuko parkean. Gaztaina garaia denean ospatzen dira magostoak Galizian, bereziki azaroaren lehenengo bi asteetan, Santu Guztien egunaren (azaroaren 1a) eta San Martiño egunaren (azaroaren 11) bitartean. Ohitura zaharraren arabera, erre eta jaten den gaztaina bakoitzeko, arima bat askatzen da purgatoriotik.

Zapaturako prestatu duten jaian, gaztaina erreak saltzeaz gain, Galiziako Etxeko jai-batzordeak parkean ipiniko duen txosnan pintxoak (txorizoa, lakoia eta enpanada), salda, Ribeiro Ardoa eta Estrella de Galicia garagardoa hartzeko aukera egongo da.